Are you a Carer, Occupational Therapist or Physiotherapist? Join our Healsoul.

Adingabeei
laguntzea

ADINGABEEI LAGUNTZEA

01
Helburu orokorra
Segurtasuneko espazio bat eskaintzea adingabeen babeseko, hezkuntzako eta garapeneko premiak bete ahal izateko.
Horretarako, egoitza baliabidetik kanpoko eragileekin elkarlanean jarduten dugu, nerabe bakoitzaren kasuan planean finkatutako helburuak (Banakako Hezkuntza Planean ere jasota daudenak) lortu ahal izateko.
02
Kalitate estandarrak
Adingabeekin egiten diren esku-hartzeei dagokienez, Babesten Gipuzkoatik sustatzen den esku-hartzeak berariazko kalitate estandar jakin batzuk bete behar ditu honako testuinguru hauen barruan: egoitza arretaren testuinguruan, GFAren Egoitza Harreraren Esparru Programaren testuinguruan, eta programa hori egituratzen duten prozedura eta protokoloen testuinguruan.
03
Metodologia
Kasu guztietan, loturan eta erresilientzian oinarritutako metodologia erabiltzea bultzatzen dugu, giza tratuaren kalitatea bermatzeko; halaber, normalizazioaren eta gizarteratzearen kontzeptuetan ere oinarritzen da gure metodologia, egoitza baliabidetik kanpoko testuinguruetan.

Horretarako, nerabeekin egiten ditugun esku-hartze prozesuetan beste figura batzuek ere parte hartzea sustatzen dugu, gazte horien egoera babes sistemaren barruan ez dauden adingabeen egoeraren ahalik eta antzekoena izan dadin laguntzeko.

ADINGABEEI LAGUNTZA EMATEA GIPUZKOAN

Grupo Babesten taldeak hainbat egoitza baliabide kudeatzen ditu Gipuzkoan, zerbitzuetan hainbat intentsitate maila eskainita eta adingabeen berariazko profilei zuzenduta.

Gaur egun, honako hauek dira:

Aixola adingabeen zentroa
Uribe adingabeen zentroa
Argiñene adingabeen zentroa
Errenteriako adingabeen zentroa
Programa espezializatua, laguntza intentsiboa emateko bitartekoa
AIXOLA adingabeen zentroa
Aixola egoitza baliabidea Haurrak eta nerabeak babesteko Zerbitzuaren Egoitza Harrerako baliabidea da, eta programa espezializatuaren barruan sartzen da, jokabide arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko baliabidetzat. Jokabide arazo larriak dituzten 13 urtetik 18 urtera bitarteko nerabeei harrera eta arreta ematen die, jatorria, sexua edo erlijioa edozein izanik ere.

Jokabidearen nahasmendu horiek bizitzako hainbat egoeratan sortutako zailtasun pertsonalen ondorio dira, eta nahasmendu horien sintomak jokabide kanporatzaileak edo barneratzaileak izaten dira (portaera disruptiboak, indarkeria, jokabide arriskutsuak, nork bere buruari kalte egitea, substantzien kontsumoa eta abar). Jokabide horien oinarrian, funtsean, autoerregulazioko zailtasunak egoten dira eta honela adierazten dira zailtasun horiek: mugak eta arauak onartzeko zailtasunak, emozioak behar bezala maneiatzeko zailtasunak eta, zenbait kasutan, diagnostiko psikiatrikoak ere izaten dituzte lotuta.

Aixola (Elgeta) udal-mugartean kokatuta dago, eta 13-17 urteko 10 adingabe har ditzake.

Gazte horien egoera eta zailtasunak eragozpen izaten dira gazte horiek babes sistemaren barruko beste mota bateko egoitza baliabideren batean egoteko, dela oinarrizko programaren barruan, dela programa espezializatuko jokabidearen nahasmenduak dituzten nerabeentzako baliabideetan (2. fasea).

Beste baliabide batzuetatik esku-hartzeak egitea ez da bideragarria edo eraginkorra izaten, nerabe horiek laguntza, gidaritza eta euspen maila handia behar izaten baitute Banakako Hezkuntza Proiektuetan ezarritako helburuak betetzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) Haur eta Nerabeen Departamentutik aurreikusten denez; hartara, sor daitezkeen premia guztiei erantzuten zaie Egoitza Harrerako Sarearen barruan, estaldura integrala eta profesionalizatua bermatuta.
Babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako egoitza harrerako sarea
URIBE adingabeen zentroa
Arrasaten kokatuta dago, eta 13-17 urteko 8 adingabe har ditzake.
Uribe egoitza baliabidea egoitza harrerako oinarrizko programa orokorrari dagokio.
Zortzi nerabe hartzeko tokia du, eta babesgabetasun egoeran dauden 13 urtetik 18 urtera bitarteko nerabei harrera eta arreta integrala ematen die, familiaren testuinguruan edo babes sistema bereko beste figura batzuen testuinguruan (harrera familia zabalean edo beste familia batean) ezinezkoa delako.

ERRENTERIA adingabeen zentroa
Errenterian dago, eta 13-17 urteko 8 adingabe har ditzake.
Errenteriako egoitza baliabidea egoitza harrerako oinarrizko programa orokorrean sartzen da.
Zortzi nerabe hartzeko tokia du, eta babesgabetasun egoeran dauden 13 urtetik 18 urtera bitarteko nerabei harrera eta arreta integrala ematen die, familiaren testuinguruan edo babes sistema bereko beste figura batzuen testuinguruan (harrera familia zabalean edo beste familia batean) ezinezkoa delako.

ARGIÑENE adingabeen zentroa
Oiartzunen dago, eta 3 urtetik 12 urtera bitarteko 8 adingabe har ditzake.
Argiñene egoitza baliabidea egoitza harrerako oinarrizko programa orokorrari dagokio.
Zortzi adingabe hartzeko tokia du (gehi beste 1, egoitza harrerako sareak baliatu ahal izateko okupazio handiko uneetan), eta babesgabetasun egoeran dauden 06 urtetik 12 urtera bitarteko neska-mutikoei harrera eta arreta integrala ematen die, familiaren testuinguruan edo babes sistema bereko beste figura batzuen testuinguruan (harrera familia zabalean edo beste familia batean) ezinezkoa delako.

ADINGABEEI LAGUNTZA EMATEA ARABAN

Grupo Babesten taldeak hainbat egoitza baliabide kudeatzen ditu Gipuzkoan, zerbitzuetan hainbat intentsitate maila eskainita eta adingabeen berariazko profilei zuzenduta. Gaur egun, honako hauek dira:

Adingabeen Gizarte eta Hezkuntza Zentroak
Familiaren esku-hartze programa espezializatua
Adingabeen Gizarte eta Hezkuntza Zentroak
Gasteizen kokatutako Eguneko Zentroak, 3 urtetik 16 urtera bitarteko adingabeak artatzeko. Bakoitzak 10 adingabe hartzeko tokia du.
· Santa Maria Kantoiko gizarte eta hezkuntza zentroa
· Hedegile kaleko gizarte eta hezkuntza zentroa
· Paula Montal kaleko gizarte eta hezkuntza zentroa
Familiaren esku-hartze eta balorazioko programa espezializatua
Vicente Aleixandre eguneko zentroa
12 adingabe hartzeko tokia du, eta familiaren esku-hartze programa espezializatuari atxikita dago.

Egunean Egunean eguneko zentroa
12 adingabe hartzeko tokia du, eta familiaren esku-hartze programa espezializatuari atxikita dago.