Are you a Carer, Occupational Therapist or Physiotherapist? Join our Healsoul.

Pribatutasun
politika

Oro har, Webgune hau erabiltzen dutenek ez dute datu pertsonalik eman behar izango. Dena den, Curriculum Vitae-a bidaltzeko, gure zerbitzuei buruzko aurrekontuak edo informazioa eskatzeko, kexa edo iradokizunak bidaltzeko edo informazio, orientazio eta aholkularitza sozio-sanitarioa eskatzeko, erabiltzaileak datu pertsonalak eman behar izango ditu.

Datu pertsonalak biltzea
“Datu pertsonalak” dira zuzenean nahiz zeharka identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona bati buruzko edozein informazio, hala nola izen-abizenak, telefono zenbakia, posta helbidea eta helbide elektronikoa, jaioteguna eta abar.
Webgune honen bitartez, interesdunak zuzenean ematen dizkigun datu pertsonalak baino ez dira biltzen, betiere jakinaren gainean egonik eta baimena ematen digula, dagozkien formularioen bitartez eta atxiki dezakeen dokumentazioaren bitartez. GRUPO BABESTEN taldeak ez ditu beste iturri batzuetako datu pertsonalak jasotzen, ezta biltzen ere.

Gure webguneak “cookies” izeneko teknologia baliatzen du webgunearen erabilerari buruzko informazioa jasotzeko. Automatikoki, cookie horien bitartez, zure ordenagailuko edo gailu mugikorreko informazio jakin bat biltzen dugu gure webgunean zabiltzan bitartean. Alabaina, webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren gailuarekin baino ez dira lotzen, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen, beren kabuz. Cookieak ez dira erabiltzen, inolaz ere, informazio pertsonalik biltzeko. Ikus cookien politika..

Interesdunaren baimena
Webguneko online zerbitzuak erabili ahal izateko datu pertsonalak eman behar badizkiguzu formulario baten bitartez, horretaz gain, datu horiek biltzeko eta tratatzeko baimena esanbidez eman beharko diguzu. Ez zaude behartuta zure datuak ematera, ezta datuak tratatzeko baimena ematera ere, baina ez baduzu egiten, ezin izango dituzu zerbitzu horiek baliatu.

Eman beharreko datuei dagokienez, kontuan izan formularioetan izartxoarekin markatuta dauden eremuak nahitaez bete beharrekoak direla. Ez badiguzu informazio hori ematen, eskaera ezin izango da bideratu.

Zure datuak tratatzeko baimena eman nahi badiguzu, Pribatutasun Politika onartu beharko duzu. Formulario bakoitzaren azpian lauki zuri bat aurkituko duzu honako testu honekin: “18 urte edo gehiago ditut, eta Pribatutasun Politika irakurri dut eta onartzen dut”; baimena eman nahi badiguzu, lauki hori markatu egin beharko duzu. Arren, baimena eman ala ez eman erabaki ahal izateko, irakur ezazu aurretiaz datuak babesteari buruzko OINARRIZKO INFORMAZIOA ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA. Informazio hori “Zure datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun” atalean dagoen koadroan aurkituko duzu. Informazioa lortzeko, eskuineko zutabean dagoen estekaren gainean klikatu behar duzu, betiere erabili nahi duzun formularioari dagokion ilaran.

Hirugarren pertsonen datu pertsonalak emateko asmoa baldin baduzu, GRUPO BABESTEN taldeak ezin du bere gain hartu informazioaren eta baimenaren printzipioak betetzeko erantzukizuna; hortaz, webgunea eta zerbitzuak zuzenean erabiltzen dituen pertsona horrek bermatu beharko du datuen titularrari pribatutasun politikaren berri aldez aurretik eman diola eta datu horiek guri emateko esanbidezko baimena baduela.

Erabiltzaileek webgune honen bitartez ematen dituzten datuak eta informazioak egiazkoak eta benetakoak direla bermatzen dute. GRUPO BABESTEN taldeak eskubidea izango du gezurrezko datuak eman dituen erabiltzailea kanpo uzteko, bidezkoak izan daitezkeen legezko ekintzak alde batera utzi gabe. Gezurrezko informazio horrek eragin ditzakeen kalteen erantzule erabiltzaileak izango dira.

Zure datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun
Biltzen ditugun datu pertsonalak berariazko xedeetarako baino ez ditugu erabiltzen, datuak jasotzen ditugun webguneko formularioaren arabera. Kasuan kasu, datuak GRUPO BABESTEN taldearen dagokion datu-basean sartuko dira, eta tratamendu automatizatua aplikatuko zaie, honako helburu hauekin:

FORMULARIOA FINALIDAD DATU TRATAMENDUAREN HELBURUA INFORMAZIO GEHIAGO
Bidali zure CVa Formularioaren bitartez emandako datuak eta CVan agertzen diren datuak gorde eta tratatu egingo ditugu, helburu bakarra honako hau izanik: igortzailea webgunean iragarritako hautaketa prozesu zehatzetan sartzea, eta GRUPO BABESTEN taldea osatzen duten enpresetan hutsik gera daitezkeen lanpostuak betetzeko hautagaien datu-basea osatzea. Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa
Jar zaitez gurekin harremanetan Formularioaren bitartez emandako datuak gorde eta tratatu egingo ditugu, helburu bakarra honako hau izanik:

  • Jasotako kontsulta, kexa edo iradokizunak kudeatzea.
  • Igortzaileak eskatutako aurrekontuak eta proposamen pertsonalizatuak prestatzea eta jakinaraztea, betiere emandako informazioan oinarrituta.
Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa
Idatzi iezaguzu Formularioaren bitartez emandako datuak gorde eta tratatu egingo ditugu, helburu bakarra honako hau izanik: jasotako kontsultak kudeatzea eta informazio, orientazio eta aholkularitza sozio-sanitarioa eskaintzea, betiere emandako informazioan oinarrituta. Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa

Datuak eman ostean, titularrak ez badu nahi GRUPO BABESTEN taldeak datu horiek tratatzerik, edo ez badago ados emandako datuen tratamenduren batekin, guregana jo dezake, noiznahi, baimena ukatzeko eskubidea edo mugatzeko eskubidea baliatzearren. Horretarako, eskaera bat helarazi beharko digu idatzita, honako helbide honetara: GRUPO BABESTEN taldea. Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia); edo helbide elektroniko honetara: info@grupobabesten.eus

Komunikazio komertzialak bidaltzea
GRUPO BABESTEN taldeak ez du informazio komertziala duen komunikaziorik igorriko posta elektronikoz edo horren antzeko beste komunikazioko bideren baten bitartez, baldin eta hartzaileek komunikazio horiek eskatu edo esanbidez baimendu ez badituzte.
Baimena emateko, erabiltzaileak dagokion laukia markatu beharko du webguneko formularioaren azpiko aldean. Lauki hori markatzea aukerakoa da; beraz, informazio komertziala bidaltzeko baimenik ematen ez badiguzu ere, zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izango duzu eta zure kontsulta edo komunikazioa bidali ahal izango diguzu, baldin eta dagokion pribatutasun politika onartzen baduzu.

Komunikazio komertzialak bidaltzeko baimena ematen badiguzu, GRUPO BABESTEN taldeak posta elektronikoz bidali ahal izango dizu gure zerbitzuak eman, hobetu eta eguneratzearekin lotutako informazio komertziala, tarifa eta sustapen berriekin lotutakoa, baita gure zentroetara bisitaldiak egiteko edo ekitaldietarako gonbidapenak ere.

Informazio komertzial hori orokorra edo pertsonalizatua izan daiteke. Informazio pertsonalizatua baldin bada, datuak aldez aurretik tratatu direla esan nahi du, lehentasunak eta premiak zehazteko, eta, zehaztapen horien arabera, eskaintza komertzialen bidalketa pertsonalizatu eta tratu pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Ildo berari jarraikiz, GRUPO BABESTEN taldeak datuak aztertu ahal izango ditu bere zerbitzuen eskaintza hobetze aldera. Dena den, azterketa hori ez da, inolaz ere, automatizatua izango, eta ez da online portaeraren azterketa automatizatua egingo. Halaber, ez ditugu erabaki automatizatuak hartuko zuk emandako datuetan oinarrituta.

Baimena ukatzeko eskubidea noiznahi baliatu ahal izango duzu, kontrako zure borondatea adierazi hutsarekin; horretarako, eskaera bat bidali beharko diguzu idatzita, honako helbide honetara: GRUPO BABESTEN taldea. Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia); edo helbide elektroniko honetara: info@grupobabesten.eus

Hirugarrenen izenean eta hirugarrenen datu pertsonalak eta baimena emateari buruz, eta datuen egiazkotasunari eta benetakotasunari buruz gorago aipatu duguna atal honetan ere aplikatu beharrekoa izango da.
Arren, komunikazio komertzialak bidaltzea onartu baino lehen, irakurri arretaz datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa eta informazio gehigarria.

Datu pertsonalak erabiltzearekin lotutako konpromisoa
GRUPO BABESTEN taldeak bere gain hartzen du datuak modu arduratsu eta konfidentzialean erabiltzeko konpromisoa, eta legezko eskakizunen arabera tratatuko dituela bermatzeaz gain, adierazitakoa ez den beste zerbaitetarako ez direla erabiliko ere bermatzen du. GRUPO BABESTEN taldeak datuen titularren zalantzarik gabeko baimena lortu behar izango du aldez aurretik, datuak lehen aipatu ditugunak ez diren helburuetarako tratatzeko. Datuetan oinarrituta, ez da hartuko, inolaz ere, titularra eraginpean hartzen duen erabaki indibidual automatizaturik.

GRUPO BABESTEN taldeak datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratuko direla eragozteko beharrezkoak diren neurriak (neurri teknikoak eta antolamenduari dagozkionak) praktikan jartzeko asmoa duela adierazten du.

Beste web-zerbitzari batzuetarako estekak
GRUPO BABESTEN taldea titular den webgunean hirugarrenen webguneetarako estekak eskaintzen badira, kanpoko gune horien pribatutasun politikak ez dira GRUPO BABESTEN taldearenak izango. Webgune horietan sartuz gero, haien pribatutasun politikak eta cookien politikak onartzen ote dituzun erabaki ahal izango duzu. Arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Informazio gehiago
Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, sar zaitez dagokion oinarrizko informazioan eta informazio gehigarrian, formularioen azpiko aldean dauden esteken bitartez.