Are you a Carer, Occupational Therapist or Physiotherapist? Join our Healsoul.

Lege oharra

I. INFORMAZIO OROKORRA
Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) 10. artikuluan jasoa den informazio-betebeharra betetzeko, hona hemen webgune honetako informazio orokorreko datuak:

Webgune honen (hemendik aurrera, Webgunea) titularra BABESTEN, S.L. (hemendik aurrera, GRUPO BABESTEN taldea) enpresa da; enpresaren egoitza soziala, jakinarazpenetarako: Gregorio de la Revilla zumarkalea 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia). IFK: B95562500, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago, 5035 liburukian, 1. folioan, BI-54261 orrian, 1. inskripzioan. Harremanetarako helbide elektronikoa: info@grupobabesten.eus

II. ERABILTZEKO BALDINTZAK
Erabiltzeko Baldintza Orokor hauen (hemendik aurrera, Baldintzak) xedea Webgunerako sarbidea eta Webgunearen erabilera arautzea da. Baldintza hauei dagokienez, honako hau hartuko da Webgunetzat: pantailako interfazeen kanpoko itxura, bai modu estatikoan, bai modu dinamikoan, hau da, nabigazio zuhaitza; eta dela pantailako interfazeetan, dela nabigazio zuhaitzean txertatutako elementu guztiak (hemendik aurrera, Edukiak) eta, hala badagokio, erabiltzaileei eskaintzen zaizkien online baliabide edo zerbitzu guztiak (hemendik aurrera, Zerbitzuak).

Erabiltzaileak
Webgunean sartzeak eta/edo Webgunea erabiltzeak, baita eskaintzen diren Zerbitzu eta Edukietan sartzeak eta/edo horiek erabiltzaileak ere Erabiltzaile izatea eragiten du.

Webgunea erabiltzeko baldintzak
Webgunean sartze edo webgunea erabiltze hutsak, edo webguneko eduki eta/edo zerbitzu guztietan edo batzuetan sartze edo horiek erabiltze hutsak Erabiltzeko baldintzak erabat onartzen direla adierazten du. Edozein arrazoi dela medio, erabiltzailea ez badago baldintza hauekin ados, webgunea erabiltzaileari utzi beharko dio.

Erabiltzaileak adinez nagusi dela eta webgunean ibiltzeko lege ahalmena baduela adierazten du, bere erantzukizunpean. Kasuren batean datuak edo informazioa eman behar izanez gero, bere nortasunari buruzko gezurrik ez esatera behartuta dago, hau da, ezin izango du beste pertsona baten itxurak egin, eta ematen duen informazio guztia egiazkoa eta zuzena izatera ere behartuta egongo da, inolako mugarik, erreserbarik edo faltsukeriarik gabe.

Webgunean eta bertako edukietan sartzea, eta GRUPO BABESTEN taldeak web-orri honen bitartez eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzea libre eta doakoa da, alegia, erabiltzaileak ez du kontraprestaziorik eman behar ordainetan. Dena den, GRUPO BABESTEN taldeak baldintza bat ezarri du zerbitzuak erabiltzeko: zerbitzuak erabili baino lehen, dagozkien formularioak bete behar dira.

Webgunean eta webguneko edukietan sartzeak, edo zerbitzuak erabiltzeak ez dakar ezein lotura komertzialik GRUPO BABESTEN taldearen eta erabiltzailearen artean.

Etorkizunean GRUPO BABESTEN taldeak zerbitzuen truke kontraprestazio ekonomikoren bat eskatzea erabakiko balu, esanbidez eta argi eta garbi jakinaraziko ditu honako datu hauek: kontraprestazioaren zenbatekoa, ordaintzeko modua eta aplikatu beharreko gainerako baldintza bereziak, betiere indarrean hasi baino lehenago; hartara, erabiltzaileak aukera izango du zenbatekoren bat ordaintzea eskatzen duten zerbitzuetan sartzeari edo zerbitzu horiek erabiltzaileari uzteko, bere borondatez.

Erabiltzaileak ezin izango du webgunea Legearen, moralaren eta ordena publikoaren aurkako jardueretarako erabili, ezta debekatuta dauden edo hirugarrenen interes edo eskubideak nahiz webgunearen funtzionamendua urratzen edo kaltetzen dituzten jardueretarako ere. Web-orria zentzuz erabiliko du, eta bere gain hartuko du Baldintza hauek ez betetzearen ondorioz sor litekeen erantzukizun oro.

Webgunean eskura dauden eduki, marka, logo, irudi, dokumentu guztiak edo jabetza intelektualari edo industrialari buruzko legeetan babestuta egon daitekeen beste edozein elementu GRUPO BABESTEN taldearenak edo taldearen titular legitimoenak dira, ez beste inorenak. Erabiltzaileak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du.

Berme eta erantzukizunen salbuespenak
GRUPO BABESTEN taldeak ez du bermatzen Webgunearen jarraitutasun, eskuragarritasun eta erabilgarritasunik, ezta eduki edo zerbitzuei dagokienez ere.
Halaber, ez da erantzule izango edo ez du bermatzen webgune honen bitartez eskura daitezkeen zerbitzuetan edo edukian akatsik ez dagoenik edo erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) kalterik eragingo ez duenik. Inolaz ere ez da erantzule izango webgunean sartzeagatik, nabigatzeagatik edo webgunea erabiltzaileagatik sor daitezkeen edozein motatako kalte edo galerei dagokienez, eta hor sartzen dira honako hauek ere (baina ez soilik hauek): sistema informatikoetan eragindakoak edo birus bat sartzearen ondoriozkoak.

Halaber, ez da izango webgune hau behar ez bezala erabiltzeagatik erabiltzaileei eragin dakizkieen kalteen erantzule. Zehazki, ez du bere gain hartuko telekomunikazioetan gerta daitekeen erorialdi, etenaldi, falta edo akats ororen erantzukizunik.

GRUPO BABESTEN taldeak eskubidea izango du webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa noiznahi eta aurrez jakinarazi gabe aldatzeko, baita webguneko edukia eta zerbitzuak ere, eta ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain hori egiteagatik.

Estekak
Webgunean Interneteko beste gune batzuetara joateko loturak edo hiperestekak jarriz gero, GRUPO BABESTEN taldeak ez du inolako kontrolik izango gune eta eduki horien gain. GRUPO BABESTEN taldeak ez du, inolaz ere, erantzukizunik hartuko bere gain kanpoko webgune bateko esteka baten edukiei dagokienez, eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edo Interneteko beste gune batzuetan jasotako edozein informazio edo materialen erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zuzentasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliagarritasuna eta konstituzionaltasuna.

Era berean, kanpoko konexio horiek jartzeak ez du esan nahi inolako lotura, fusio edo parte-hartzerik dagoenik konektatutako erakundeekin.

Baldintza hauek aldatzea eta baldintzen iraupena
Baldintzak indarrean egongo dira aldatzen ez diren bitartean. GRUPO BABESTEN taldeak baldintzak noiznahi aldatzeko eskubidea izango du; beraz, garrantzitsua da erabiltzaileak testu hau arretaz irakurtzea webgunean sartzen den bakoitzean.

Aplikatu beharreko legeak eta jurisdikzioa
Baldintza hauek Espainiako Legeen arabera arautu eta interpretatu behar dira. Erreklamazioren bat egin behar izanez gero, Bilboko epaitegi eta auzitegiei dagokie eskumena. Erabiltzaileak GRUPO BABESTEN taldeari egin nahi dizkion jakinarazpen, errekerimendu, eskaera eta bestelako komunikazio guztiak idatzita egin beharko dira, eta egoki egindakotzat joko dira honako helbide honetan jasotzen direnean: info@grupobabesten.eus