Are you a Carer, Occupational Therapist or Physiotherapist? Join our Healsoul.

GASTEIZ (ARABA)

GASTEIZ

Alzheimer gaitza edo bestelako dementzia koadroak dituzten adinekoentzat.

14 plaza publiko ditu; plaza guztiak Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin hitzartutakoak dira.

Egoitza zentroak establezimendu publikoak dira, eta adinekoen ohiko etxebizitza alternatibo izateko erabiltzen dira, mendekotasun egoeran (handia eta/edo larria) daudelako berariazko laguntza eta laguntza profesionalizatua behar duten kasuetan.

Adinekoari elkarbizitzako giro egokia eskaintzen zaio, eta bere ongizate fisiko, psikiko eta sozialari eusten ez ezik, ongizatea hobetzen ere laguntzen diogu, komunitatearen bizimoduan txerta dadin eta parte har dezan sustatuta.

Plaza lortzeko baldintzak
Arabako lurralde historikoan erroldatuta egotea,

  • 65 urte eginak izatea
  • Mendekotasun egoera bat onartuta izatea 39/2006 Legean (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14koan) xedatutakoari jarraikiz.
  • Banakako Arreta Plana adostu eta sinatu izana, eta proposatutako aukeren artean hautatutako zerbitzu edo prestazioak egotea.

Eskaera egiteko modua
Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez edo GOFEaren Informazio eta gizarte arretarako bulegoan.

Plazak: 14

Zerk egiten gaitu desberdin

Arabako hiriburuko bizitegi gune batean kokatuta dago zentroa. Berdegunez inguratuta dago, Txagorritxu ospitaletik metro gutxira.

Erabiltzaileek behar duten arretaren eta zaintzaren araberako gune handiak ditu: jangela, jardueren gunea, errekuperazio funtzionaleko eta errehabilitazioko gunea, erlaxatzeko gunea, arreta pertsonalerako gunea (egokitutako komun eta dutxekin).

Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.

Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Instalazioak

Altuera: beheko solairua
Kudeatzailea: Babesten, S.L.
Plaza kopurua: 14
Noiz ireki zen: 2011ko matxoaren 4an
Banakako gelak
Komun egokituak
TB gela
Errekuperazio Funtzionalerako gunea
Atseden gunea
Otorduetarako catering zerbitzua
Telefono publikoa

Zerbitzuak

Arreta eta aholkularitza soziala
Medikua eta erizaina
Oinarrizko arreta pertsonala
Higiene zerbitzua
Arreta psikologikoa, afektiboa eta emozionala
Aisialdia eta denbora librea
Jarduera programa
Fisioterapia eta Errehabilitazioa
Terapia Okupazionala Berregokitzea eguneroko bizitzako jardueretan eta jarduera instrumentaletan
Garbiketa zerbitzua eta garbitegi zerbitzua
Ile-apaindegia eta edergintza
Podologia
Ortopedia eta laguntza teknikoak

Kokapena eta kontaktua

Pablo Neruda kalea, 5 - 01009 - Gasteiz - Araba

Informazio gehiago nahi?
Jar zaitez harremanetan eta deituko dizugu





Aplikatu beharreko pribatutasuna
Datu pertsonalak babesteari buruzko oinarrizko informazioa:

  • Arduraduna: BABESTEN, S.L.
  • Xedea: Informazio komertziala posta elektronikoz bidaltzea
  • Legitimazioa: Zure datuak xede horretarako baino ez ditugu erabiliko, zuk aldez aurretik baimena emanez gero; baimena emateko, gure webgunean horretarako jarritako laukitxoa markatu behar duzu
  • Hartzaileak: GRUPO BABESTEN taldeko beste enpresa batzuk
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen denez
  • Informazio gehigarria: Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsultatzeko, egin klik hemen.