Are you a Carer, Occupational Therapist or Physiotherapist? Join our Healsoul.

Marcelo Gangoiti egoitza

MUSKIZ (BIZKAIA)

Aldi baterako egonaldietan espezializatutako zentroa

Itsasoaren eta mendiaren artean kokatua. Lorategi zabalak, berdeguneak…

Castro Urdialesetik eta Bilbotik 10 minutura.

Muskizko egoitza aldi baterako egonaldietan espezializatuta dago, zaintzaileak oporrak egin ditzan edo atseden har dezan; asteburuak igarotzera ere etortzen da jendea.

Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

babesten-residencia-marcelo-gangoiti-13

Egonaldi iraunkorrak eta aldi baterakoak eskaintzen ditu, gela bikoitzetan eta banakakoetan; orotara, 98 plaza publikoak dira eta 24 pribatuak.

2005. urtean ireki zen zentroa, eta ekipamendu modernoa izateaz gain, instalazio bikainak ere baditu, egoiliarren eta familiakoen premietara egokituta eta irisgarriak.

Plazak: 122

Instalazioak

Lursailaren azalera: 12.900 m²
Eraikitako azalera: 5.903,62 m²
Altuera: lurpeko 2 + beheko solairua + 1
Oinplano-okupazioa: 1.847 m²
Irekiera-data: 2005
Banakako eta binakako gelak
Komun egokituak
Deien sistema informatizatua
Terraza handiak
Egongelak solairu bakoitzean
TB gela
Liburutegia
Fisioterapia gela eta gimnasioa
Snoezelen gela
Snack gunea
Sukaldea eta garbitegia bertan
Telefono publikoa
WIFI gunea

Zerbitzuak

Arreta eta aholkularitza soziala
Medikua eta erizaina
Oinarrizko arreta pertsonala
Arreta psikiatrikoa eta psikologikoa, afektiboa eta emozionala
Snoezelen gela - Zentzumenen estimulazioa
Aisialdia eta denbora librea
Fisioterapia eta Errehabilitazioa
Terapia Okupazionala
Berregokitzea eguneroko bizitzako jardueretan eta jarduera instrumentaletan
Ostatu zerbitzua (egoitzak eta eguneko zentroak)
Jatetxe eta jangela zerbitzua (zentroetan eta etxera eramateko)
Garbiketa zerbitzua eta garbitegia
Garraio egokitua
Ile-apaindegia eta edergintza
Podologia
Ortopedia eta laguntza teknikoak
Beste zerbitzu batzuk, nahieran

Deskargatu gure katalogoak

Informazio gehigarria eta zehaztua eskuratzeko.

Kokapena eta kontaktua

Marcelo Gangoiti kalea 1, San Juan poligonoa - 48550 - Muskiz - Bizkaia

Informazio gehiago nahi?
Jar zaitez harremanetan eta deituko dizugu





Aplikatu beharreko pribatutasuna
Datu pertsonalak babesteari buruzko oinarrizko informazioa:

  • Arduraduna: BABESTEN, S.L.
  • Xedea: Informazio komertziala posta elektronikoz bidaltzea
  • Legitimazioa: Zure datuak xede horretarako baino ez ditugu erabiliko, zuk aldez aurretik baimena emanez gero; baimena emateko, gure webgunean horretarako jarritako laukitxoa markatu behar duzu
  • Hartzaileak: GRUPO BABESTEN taldeko beste enpresa batzuk
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen denez
  • Informazio gehigarria: Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsultatzeko, egin klik hemen.
babesten-centro-dia-certificado