Are you a Carer, Occupational Therapist or Physiotherapist? Join our Healsoul.

Gazteluondo egoitza

BILBO-ERREKALDE (BIZKAIA)

Bilbo osoko ikuspegi bikaina duen zentroa

Errekalde auzoan kokatuta dago, Gaztelondo Alhondiga Berriaren ondoan, eta ezin hobeto konektatuta dago Bilboko gainerako auzoekin, Bilbobus zerbitzuaren bitartez; halaber, erdigunetik 10 minutura dagoenez, senitartekoekin noiznahi egoteko aukera dago, eta betiko ohiturei ere eutsi dakieke, hala nola kafe bat hartzea, erosketak egitea, lagunekin geratzea…

Goiko solairuan terraza handia du, egoiliarrek eta beren senitartekoek atseden hartu ahal izateko, eta Bilbo osoa ikusten da bertatik; halaber, egokitutako baratzea ere badago.

Gure zentro guztietan bezalaxe, Jarduera Programari esker pertsonak aktibo egoten dira eta jardueretan parte hartzen dute.

Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegitik begiratuta egiten du lan guztia profesionalen diziplina anitzeko lantaldeak; egoiliarra lasai eta zainduta sentitu dadin lortzeko lan egiten dute eta familiari, aldiz, senitartekoaren bilakaeraren berri ematen diote uneoro.

Residencia Gazteluondo

Plaza publikoak (Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzartuak) eta pribatuak eskaintzen ditu, edo egonaldi iraunkorrak nahiz aldi baterakoak, banakako eta binakako geletan; plaza guztietatik 81 publikoak dira eta 53 pribatuak.

2009. urtean ireki zen zentroa, eta ekipamendu modernoa izateaz gain, instalazio bikainak ere baditu, egoiliarren eta familiakoen premietara egokituta eta irisgarriak.

Plazak: 134

Instalazioak

Lursailaren azalera: 1.510 m²
Eraikitako azalera: 9.913,60 m²
Altuera: lurpeko 2 + beheko solairua + 6 solairu
Oinplano-okupazioa: 1.000 m²
Zabaldu zen urtea: 2009
Banakako eta binakako gelak
Komun egokituak
Deien sistema informatizatua
Terraza handia
Egongelak solairu bakoitzean
Barrualdeko argi-patioa
TB gela
Liburutegia
Fisioterapia gela eta gimnasioa
Snack gunea - kafetegia
Sukaldea eta garbitegia bertan
Telefono publikoa
WIFI guneak

Zerbitzuak

Arreta eta aholkularitza soziala
Medikua eta erizaina
Oinarrizko arreta pertsonala
Arreta psikologikoa, afektiboa eta emozionala
Aisialdia eta denbora librea
Jarduera programa
Fisioterapia eta Errehabilitazioa
Terapia Okupazionala
Berregokitzea eguneroko bizitzako jardueretan eta jarduera instrumentaletan
Ostatu zerbitzua (egoitzak eta eguneko zentroak)
Jatetxe eta jangela zerbitzua (zentroetan eta etxera eramateko)
Garbiketa zerbitzua eta garbitegia
Garraio egokitua
Ile-apaindegia eta edergintza
Podologia
Ortopedia eta laguntza teknikoak
Beste zerbitzu batzuk, nahieran

Deskargatu gure katalogoak

Informazio gehigarria eta zehaztua eskuratzeko.

Kokapena eta kontaktua

Intxaurtxueta Lorategia 1 - 48002 - Bilbo - Errekalde

Informazio gehiago nahi?
Jar zaitez harremanetan eta deituko dizugu





Aplikatu beharreko pribatutasuna
Datu pertsonalak babesteari buruzko oinarrizko informazioa:

  • Arduraduna: BABESTEN, S.L.
  • Xedea: Informazio komertziala posta elektronikoz bidaltzea
  • Legitimazioa: Zure datuak xede horretarako baino ez ditugu erabiliko, zuk aldez aurretik baimena emanez gero; baimena emateko, gure webgunean horretarako jarritako laukitxoa markatu behar duzu
  • Hartzaileak: GRUPO BABESTEN taldeko beste enpresa batzuk
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen denez
  • Informazio gehigarria: Datuak Babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsultatzeko, egin klik hemen.