Are you a Carer, Occupational Therapist or Physiotherapist? Join our Healsoul.

Datuen babesa
bidalketa komertzialetan

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Identitatea: BABESTEN, S.L. – IFK: B95562500
Posta helbidea: Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia),
Telefono zenbakia: 944212918
Helbide elektronikoa: info@grupobabesten.eus

Zer helbururekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
Baimena ematen badiguzu, ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugu zuri gure zerbitzu, tarifa, eskaintza eta sustapenak eskaini, hobetu eta eguneratzearekin erlazionatutako informazio komertziala bidaltzeko posta elektronikoz, bai eta ekitaldietarako edo gure zentroak bisitatzeko gonbidapenak bidaltzeko ere.

Bidaltzen dizugun informazio komertziala pertsonalizatua izan daiteke, eta, horretarako, datuak tratatuko ditugu aurretik, zure lehentasunak eta beharrak ezagutzeko; hala, merkataritza eskaintzak informazio horretan oinarrituta bidaliko dizkizugu eta tratu pertsonalizatuagoa eskainiko dizugu. Ildo beretik, datuak aztertu ahalko ditugu gure zerbitzuen eskaintza hobetzeko. Dena den, emandako datuetan oinarrituta ez da profil automatizaturik egingo edo erabaki automatizaturik hartuko.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Zuzeneko marketin helburuekin tratatzen diren datuak gehienez ere urtebetez tratatuko dira gorago aipatu diren helburuekin, baina kontuan hartuta eskubidea duzula noiznahi zure baimena atzera bota, datuak ezabatzeko eskatu edo datuak tratatzeari aurka egiteko.

Behin epe hori igarotakoan, zure datuak tratatzeari utziko zaio. Edozelan ere, datuak beste hiru urtez gordeko ditugu, azkeneko tratamendutik zenbatzen hasita, tratamendutik etor daitezkeen erantzukizunei aurre egin ahal izateko honako hauen aurrean: epaileak eta auzitegiak, Zerga Ministerioa eta Herri Administrazio eskudunak (bereziki Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Nolanahi ere, epe horretan datuak ezin izango dira tratatu. Eta behin epe hori igarotakoak, datuak ezabatuko dira.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria zure baimena da, eta horrek esan nahi du zure baimenik gabe ezin izango dizugula informazio komertzialik bidali. Zure datuak tratatzeko baimena emateko, dagokion laukia markatu beharko duzu webguneko inprimakiaren azpian. Lauki hori markatzea hautazkoa da, hau da, markatzea edo markatu gabe uztea erabaki dezakezu, eta, egiten duzuna gorabehera, zure kontsulta edo jakinarazpena bidali ahalko diguzu inprimakiaren bidez, baldin eta pribatutasun politika onartzen baduzu.

Informazio komertziala bidaltzeko baimena ematen badiguzu, gerora baimena noiznahi atzera botatzeko eskubidea izango duzu; horretarako, nahi hori adierazi besterik ez duzu egin behar, gurekin harremanetan jarrita dokumentu honetako zure eskubideak gauzatzeko modua atalean adierazita dauden bideetako batetik, edo jasotzen duzun komunikazio bakoitzaren orri oineko jarraibideen arabera.
Datuak tratatzeko baimenik ematen ez badiguzu edo baimena eman eta gerora atzera botatzen baduzu, horrek ez du inolaz ere eraginik izango BABESTEN TALDEAri eskatzen dizkiozun edo jada eskatu dizkiozun zerbitzuetan.

Nori emango dizkiogu zure datuak?
BABESTEN TALDEAk kudeatzen dituen zentroen eta zerbitzuen administrazioarekin erlazionatutako barne kontuengatik, eta informazio komertzialaren kudeaketa, lanketa eta bidalketa antolatzen dugun moduagatik, baliteke zure datuak BABESTEN TALDEko beste erakunde bati edo batzuei helarazi behar izatea. Enpresa horiek eta haietan zure datuak tratatuko dituzten langileek gure kontrolpean jardungo dute, eta baimena duten langileek bakarrik izango dute ematen diguzun informazioaren berri.

Bestelakoan, datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legez beharrekoa izan ezean.
BABESTEN TALDEko enpresei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu webgunean argitaratuta dagoen ZERBITZU ZORROAn.

Datuen nazioarteko transferentziak
Ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

  • Edozein pertsonak izango du eskubidea BABESTEN taldean hari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari ote garen ala ez jakiteko. Baiezkoa izanez gero, gainera, interesdunek beren datu pertsonaletan sartzeko eskubidea izango dute.
  • Interesdunak zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eta aldatu diren datuak aldatzeko eskaera egin ahal izango du. Kontrakorik adierazi ezean, zure datuak ez direla aldatu ulertuko dugu.
  • Datuak tratatzeko baimena noiznahi ezeztatu ahal izango duzu, eta datuak ezabatu egin beharko ditugu. Atzera egiteak ez du eraginik izango baimena ukatu aurreko adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
  • Legez halakorik xedatuz gero, tratamendua mugatzeko eskubidea eta datuak eramateko eskubidea baliatu ahal izango dituzu.

Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziara (AEPD) jo dezakezu, eta/edo bere webguneko herritarren kanalean argitaratutako informazioa irakur dezakezu: https://www.aepd.es/reglamento/derechos/

Nola baliatu zure eskubideak
Gaiarekin lotutako kontsultaren bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke goian adierazitako telefono zenbakira deituta.
Zure eskubideak baliatzeko, eskaera bat helarazi beharko diguzu, idatzita, honako helbide honetara: GRUPO BABESTEN taldea. Gregorio de la Revilla 27, 3. sol. 48010. Bilbo (Bizkaia); edo helbide elektroniko honetara: info@grupobabesten.eus

Zure eskubideak baliatzeko, eskaeran zure izen-abizenak eta zein eskubide baliatu nahi duzun adierazi beharko duzu; eskaerarekin batera, zure NANaren edo nortasuna egiaztatzeko horren baliokidea den dokumenturen baten kopia ere aurkeztu beharko duzu. Harremanetan jartzeko bide bat ere aipatu behar duzu.

Jar al dezakezu erreklamazioa AEPDan?
Datuen Babeserako Espainiako Agentzian egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzu, bereziki, zure eskubideak baliatzean gustura geratzen ez bazara. Horretarako, honako helbide honetara idatz dezakezu:

Datuen Babeserako Espainiako Agentzia. Jorge Juan kalea 6 – 28001 Madril.

Era berean, agentziaren webgunean adierazitako beste bide batzuk ere balia ditzakezu harremanetan jartzeko: https://www.aepd.es/agencia/contacto.html